XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burruka honen iturburuak asko dira: gosea lehenengo, baina elkarren mesfida eta bekaizkeria ere bai, eta baita handinahia ere.

Burruka honetan ondo irabaztea dago; gaizki, galtzea.

Ez dago beste moralik. Ez dago Ongi Gorenik. Baina, bai, bada gaitz goren bat. Gaitz hori laisterketa (burruka) uztean dago, hots, hiltzean (R. Arregui): amor ematen duena aldamenekoak jango du.

2. Egoera hortan gizonak beti beldurrez bizi behar du.

Adimenak erakutsirik, besteekin elkar hartzea hobe dela ikusten da.

Bentaja honengatik gizartea sortzen da, bakoitzaren bizitzaren, jabegoaren, ohorearen, etc. babeserako.

Hau da gizarte bizitzaren sustraia.

Bestela, berez gizona ez da gizartezale, abere sozial edo politikorik.

Egoista da, eta berekoikeriak ez bestek elkarretaratzen du interes berdinetakoekin.

Moraltasunaren iturburua ere horixe bera da: gizonaren natura hori izanik, jokabide hori naturala bait da.

Hau da, ez bait dago gizona bestela orientatzen duen arau naturalik.

Bestelako arau guztiak (errespetoa, maitasuna, etc.) elkartasuna eta gizartea sortu dituzten interes berberek sortuak dira, eta xede berbera dute: bakea aseguratzea.

Eta bake nahiaren iturburua beldurra da.

Beldurrarena, berriz, gizonon natura egoista burrukaria.

Beraz, maitasuna, etab. bezalako arau moralak ez dira naturaren parte, komenentziaz haren gainean jarritako estalkiak baizik.

3. Arrazoipide guztiz kurioso batekin, Hobbesek oinarri horietxetatik ateratzen du berdintasun orokorraren tesia: gizon guztiak funtsean berdinak gara.

Izan ere, natura burrukaria denok dugu.

Eta funtsean denok gara edozein lehiakide jo eta garbitzeko gauza.

Edozeinek edozein hil dezakeela da Hobbesentzat, berdintasun naturalaren probarik hoberena.

Berdintasunaren oinarria ere ez dago gizasemearen ohorean, izpirituan, prestutasunean edo antzeko ezertan.

Guztien txarkerian eta ahulerian dago.